La escisión del PNV "EUSKO ALDERDI JELTZALEAREN ZATIKETA 1986.URTEAN: AZKEN HOGEI URTEOTAKO BILAKAERA POLITIKOAREN ZATI HANDI BATEN ONDORIO ETA SORBURU HEGO EUSKAL HERRIAN.

      1984ko martxoaren 6an Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Frankismoaren ondorengo hirugarren hauteskunde autonomikoetan orain arteko boto-kopururik handiena lortu zuen, 451.178, hain justu, Euskal Autonomi Erkidegoan, hau da, Euskal Herria edo Euskadi izena usurpatzen duten (hori bai, legalki eta instituzionalki) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan.

      Bi urte eta erdi beranduago EAJ zatitu eta zatiketaren bultzatzaileek Eusko Alkartasuna (EA) sortu zuten. Laugarren hauteskunde autonomikoetan (zatiketaren bidez 1986ko azaroaren 30era aurreratuko dira, legealdia amaitu baino ia bi urte aurreratuko dira, beraz) 271.206 boto lortu zituen soilik EAJk; EAk, berriz, 181.167 boto lortu zituen. Egia esan, bien artean 1984ko marka hobetu zuten (452.373), baina zatiketak EAJren aurreko nagusigoa edo hegemonia hautsi zuen, eta, ondorioz, Euskal Autonomi Erkidegoko bizitza politiko eta instituzionalak aldaketa handia ezagutu zuen, aurreko egoerarekin alderatuz gero, bederen.

      Zatiketak eragindako ondorioak aipatu dugun botoaren zatiketaren ondorio mekanikoak baino askoz sakonagoak izan ziren. Gainera, zatiketa bera, era berean, Euskal Herri osoan (eta ez soilik Euskal Autonomi Erkidegoan: Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian ere bai) garatutako prozesu historiko funtsezko, gatazkatsu eta sakon baten ondorio, sintoma eta espresio izan zen. 1988ko uztailean argitaratutako Justo DE LA CUEVA euskal soziologoaren La escisión del PNV. EA, HB, ETA y la deslegitimación del Estado español en Euskadi Sur, liburuak (Txalaparta, Bilbo, 1988) zatiketaren eta horren jatorri eta ondorioen azalpen zientifikoa eman zuen. Liburuaren agerpenak, bestalde, EAJk eta EAk gaiaren inguruan iragarritako bi libururen elaborazioa eta argitalpena ezeztatu zituen.

      Liburuaren azken orrialdeak, 460.ak, liburua Lizarran, Nafarroan,Euskal Herrian inprimatu zela zioen, 1988ko apirilaren 19an. Orrialdearen (eta testuaren) azken-heren eta azken azkenaurreko esaldiek honelaxe zioten:

      "Estatu Espainolaren deslegitimizazioa Euskadi Hegoaldean. Horixe da, edonondik begiratzen dela ere, "euskal arazoa" deiturikoaren muina, eta, horrek egiten du, hain zuzen, Euskadik duen "espainiar arazoa"n.

      Eta, deslegitimazioa ez baita baionetekin konpontzen, Estatu espainolak negoziatu egingo du."

      Berriro gogoratu behar al dugu urtebete igarotzerako, 1989ko urtarrilaren 28an, espainiar Estatu Idazkari bat ETAko ordezkari batzuen aurrean eseri zela Argeliako txalet batean, eta, horrela, "elkarrizketa politikoen" prozesu bat -otsailaren 14tik 22ra eta martxoaren 14 eta 22-23 egunetan- zabaldu zela Argeliako gobernuaren babespean?

      Justo DE LA CUEVAren liburua aspaldi agortu zen.Guk, web orri honetan, eta atal honetan bertan, liburuaren 2. kapituluko 40 orrialde berridatzi ditugu (ikus "espainiar arazoa" / "euskal arazoa". Ekonomi mundua Wallersteinen arabera, eta klase-borroken azken 150 urteak Euskadi Hegoaldean); Euskal herrira iraultza al dator? izeneko atalean, berriz, hamargarren kapituluaren (ikus "HBko boto-emaileen %94k alderdia iraultzailetzat jotzen du. Kopuru horrek, benetan, erraz gainditzen du euren alderdia halakotzat joko luketen espainiar komunisten kopurua" (Juan J. LINZ). Hauteskunde-soziologia. Nortzuk eta nolakoak dira euskal alderdi abertzaleetako, hots, HBko (Herri Batasuna), EAJko (Eusko Alderdi Jeltzalea) eta EAko (Eusko Alkartasuna) boto-emaileak?

      Aurkibidea zehatz berridatzi dugu, eta, beraz, DE LA CUEVAk bere liburuen kapitulu eta azpikapituluen izenburuak idazteko duen ohiturari (horrela, aurkibideak liburuaren laburpen eta sintesirako balio du) probetxua atera diogu. Hona hemen La escisión del PNV. EA, HB, ETA y la deslegitimación del Estado español en Euskadi Sur liburuaren aurkibidea:

      SARRERA: Garaikoetxea/Kleopatraren sudurrak azaltzen al digu EAJren zatiketa eta bere porrota 1987ko ekainaren 10ean Euskal Autonomi Erkidegoan inork baino boto gehiago lortu zituen HBren aurrean?

      1. EAJren zatiketaren benetako data-eguna eta zatiketaren zergati sakonei buruzko gure hipotesia. Eta "euskal arazoa" deiturikoaren esparrua.

        1.1. EAJren zatiketa 1984ko abenduan gertatu zen, nahiz eta lehenagotik zetorren gauza izan; 1986an burutu zen zatiketa, eta bere larritasuna 1986ko azaroaren 30eko hauteskunde-emaitzen ondoren jarri zen agerian.

        1.2. Hipotesi soziologikoa EAJren zatiketaren sakoneko zergatiaren gainean.

        1.3. Marko orokorraren lehen definizioa: "euskal arazoa", Arzalluzen iritziz.

        1.4. Marko orokorraren bigarren definizioa: "espainiar arazoa/euskal arazoa". Wallersteinen ekonomia-mundua eta klase-borroken azken 150 urteak Euskadin.

      2. Estatu espainolaren deslegitimazioa Euskadi Hegoaldean.

        2.1. Franco baino lehenago: euskaldunen indarkeriaren eraginkortasuna, Estatu espainolaren legitimazioaren eragozle.

        2.2. Indarkeria frankista Euskadiren aurka eta Estatu espainol berriaren legitimazio frankistaren eraginkortasun eza.

        2.3. Estatu frankistak indarkeria fisikoa erabiliko du behin eta berriz euskaldunen aurka, ez baitu legitimaziorik Euskadin.

        2.4. Salbuespen-egoerak erregimen frankistaren indarkeria fundazionalaren adierazle sinbolikoak dira eta Estatu espainolaren bereizi gabeko indarkeria-egoera sortzen dute euskal lurraldearen aurka.

        2.5. Euskaldunen aurkako estatuaren indarkeria frankista diskriminatzaileak (Estatu espainoleko gainerako herrien aurka erabilitako indarkeriarekin alderatuz, desberdina eta handiagoa) ETAren bortxazko erantzuna ekarri zuen, baita euskal herriaren atxikimendua ETArekiko.

        2.6. Franco hil eta gero Estatu espainol BERRIA ("espainiar demokrazia gaztea" deitua) legitimatu nahi duen Erreforma Politikoak ere ez du bere helburua beteko Euskadin. Konstituzioari ezezkoa Euskadin.

      3. Autonomi Euskal Estatutua, Estatu espainola Euskadin legitimatzeko saiakera.

        3.1. Estatutuaren diseinua estrategia politiko moduan.

        3.2. EAJren arrazoiak Estatutuaren aldeko apustu arriskutsua egiteko.

        3.3. "Izugarrizko eskaintza"ren propaganda, gehienek Estatutua onartu dezaten: Hautesleen %53,1, Estatutuaren alde.

      4. Estatu espainolaren aparatuek Euskadin izandako joerak haren deslegitimazioa areagotzen dute.

        4.1. Euskaldunok poliziari eta torturari diogun izua.

        4.2. Euskaldunok poliziaren eta torturaren beldur jarraitzen dugu PSOEk Espainiako Gobernuko agintea hartu eta bi urte eta erdi geroago.

        4.3. Otsailaren 23a eta ekartzen dituen ondorioak (LOAPAren letra eta izpiritua, etab): euskaldunen biziraupena mehatxatzen duen eta indarkeriaren biktima izaten jarraitzen duelako uste osoa duen euskaldunen gehiengoa "eraikitzen " du.

      5. ETAren ekintzen eta euskal herritarren babesaren eraginkortasuna Estatu espainola deslegitimatzeko Euskadin.

        5.1. Indarkeria fisikoaren zilegizko erabileraren monopoliorik ez dagoelako nabaritasuna Euskadin.

        5.2. ETArekiko herri-babesa eta bere izaera politikoa.

      6. "Sistemaren aurkakoa" den indar politiko baten (Herri Batasuna) iharduerak Estatu espainolaren deslegitimazioa areagotzen du.

        6.1. Botoen %20 HBrentzako, edo, sistemaren aurkakoa eta iraultzailea den indar politiko baten ezohiko pisua Europan.

        6.2. HBren eragin deslegitimatzailearen iraunkortasuna (1980-1987), Lleraren iritziz.

        6.3. Belaunaldien arteko hausturak (seme-alabak HBkoak/ gurasoak EAJkoak) EAJren barrura sartuko du HBren eragin deslegitimatzailea, eta EAJren abertzaletasunaren pizgarri iraunkorrean bihurtuko da.

      7. EAJren zatiketaren sakoneko zergatia: Estatutuaren porrota EAJren apustu eta Estatu espainolaren legitimatzaile gisa Euskadin.

        7.1. Garaikoetxeak 1983ko apirilean ohartarazi zigun.

        7.2. Heriotza bat (Estatutuarena, alegia, Espainia eta Euskadiren arteko ituna zen heinean) eta erantzuna emateko bi modu: egoerari eutsi gogoan hartu (Arzalluz) edo itunaren berriztapena bultzatu (Garaikoetxea).

        7.3. Aldi erabakigarria (1982-11-04/ 1984-02-26) eta 1983ko maiatza erabakigarria

        7.4. EAJren benetako haustura 1984an, Garaikoetxeak lehendakari-kargua uzten duenean.

        7.5. Ardanzaren " Historiara pasako dena Euskadi Espainiaren zati bilakatu zuen lehendakari moduan" gobernua, edo EAJrengan historiak duen pisua.

        7.6. Garaikoetxearen kargu-uzteak sortutako erreakzioak.

        7.7. Espainolen aldeko erreakzioak Ardanzaren keinu "berri"en aurrean eta PSOErekin sinatutako Legealdi-itunaren aurrean.

        7.8. HBren erreakzioak Ardanzaren keinu "berri"en aurrean eta PSOErekin sinatutako Legealdi-itunaren aurrean.

        7.9. Legealdi-itunak hartutako norabide "espainolista", Estatutuaren aldeko EAJren 2.apustua (eta etsi-etsian egindakoa).

        7.10. Ahots espainol batek iritzi desberdina du eta Autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen duen Biltzarra burutzen da Euskadin.

        7.11. 1985eko Aberri Eguna: EAJko burukideak independentistak direla diote berriro. Felipe Gonzálezek errieta egiten die eta EBBko lehendakariak "ergel" deitzen dio.

        7.12. ETAren arazoa eta bere aurkako errepresioa: Eusko Jaurlaritzaren Dekalogoa eta "aditu"en txostena.

        7.13. Alzateren koadernoen 3.zenbakiak Estatutuaren aldeko EAJren 2.apustuaren porrota egiztatzen du.

        7.14. NATOren inguruan egindako erreferendumak Estatu espainolak Euskadin duen deslegitimizazioa areagotu eta Arzalluz eta Ardanzari kalte egingo die; Garaikoetxea, ostera, indartua aterako da.

        7.15. 1986-06-22: zatiketa gertatzear dago. EAJk galdutako 160.000 botoak eta HBk irabazitako 46.000 botoak EAJren Estatutuaren aldeko bigarren apustuak izandako porrotaren adierazgarri dira.

        7.16. 1986ko uztail eta abuztuan, zatiketa gauzatzen ari den bitartean, HBk izandako boto-igoerak deslegitimazioaren areagotzea dakar, eta, horri, ETAren ofentsiba gehitu behar zaio.

      8. Zatiketa gertatu deneko modua bere sakoneko zergatien adierazgarri da.

        8.1. Ardanzak hauteskundeetarako deia luzatzen du Madrilek Estatutuari eraso eta hustu egiten duelako aitzakiapean; eta, bide batez, autonomiak porrot egin duela onartzen du.

        8.2. Zatiketa bultzatu dutenek autodeterminazio-eskubidea aldarrikatu eta irmotasuna exijitzen dute Madrili Estatutua errespeta dezan behartzeko.

        8.3. Alzateren Koadernoetako 4. zenbakiak PSOEk Estatutuari egiten dion gutxiespena ezagutarazten du.

      9. Eusko Alkartasunak EAJ-PSOE koalizio-gobernuaren aurrean duen jarrerak, bere Biltzar Eratzaileak eta bere ondorengo jokaerak zatiketaren sakoneko zergatia berresten dute.

        9.1 EAJ-PSOE Gobernua dela-eta, hauxe dio Garaikoetxeak: "Estatutua suntsitua geratu da". Honakoa dio, berriz, Etxenikek: "Otsailaren 23tik (23-F) sortutako politika autonomikoa legitimatzen du itunak".

        9.2. Eusko Alkartasunaren Biltzar Eratzailea (Iruñean, 1987ko apirilaren 3-5 egunetan): Euskadiren independentzia eta alderdi berriaren Estatutuen lehenengo artikulua.

        9.3. EAren Biltzar Eratzaileak onartutako Politika Txostena eta estrategia.

        9.4. EAren Biltzar Eratzaileak Estatutuaren porrota onartzeaz gain, hura onartzeko erreferenduma dela-eta, euskaldunoi iruzur egin zitzaigula ere aitortzen du. Garaikoetxea iruzur egin dietenen artean kokatu eta berak (eta EAJk), iruzurgileak izaki, "tontoarena" egin zutela disimulatzen du.

        9.5. Biltzarraren ondoko urtean EAk jarraitutako ildo politikoak berresten du EAJren zatiketaren sakoneko zergatia Estatutuaren porrota izan dela.

      10. HB, EAJ eta EAko boto-emaileen egitura- eta jarrera-aldaketak, zatiketaren zergatien erakusle.

        10.1. EAJko eta HBko boto-emaileen arteko desberdintasunak 1979 eta 1980. urteetan.

        10.2. EAJko eta HBko boto-emaileen arteko desberdintasunak 1982. urtean.

        10.3. EAJko eta HBko boto-emaileen arteko desberdintasunak 1984. urtean.

        10.4. EAJko eta HBko boto-emaileen arteko desberdintasunak 1986. urtean (ekaina).

        10.5. EAJko eta EAko boto-emaileen arteko desberdintasunak eta biek HBrekin dituzten desberdintasunak ere 1986ko azaroan. Inkestetako datuek erakusten dutenez, EAko boto-emaileen egitura soziologikoa EAJkoen oso antzekoa den bitartean, HBkoen bestelakoa da. Bestalde, EAJ eta EAko boto-emaileak ideologi eta politika-arrazoiengatik desberdintzen dira.

        10.6. EA, EAJ eta HBko boto-emaileen arteko desberdintasunak 1987 eta 1988. urteetan.

        Kapitulu honetako bibliografi oharrak eta inkesten aipamena.

      11. ...(r)en aldetik aitorpena ( gure interpretazioa berresten duten Madrilgo gobernarien eta horien euskal akolitoen aitorpena).

        11.1. 1984ko udazkenean 16 Taldeak (Grupo 16) antolatutako Indarkeria, Politika eta Terrorismoari buruzko Mintegiaren aitorpen adierazgarri eta esanguratsuak.

        11.2. Madrilgo Gobernuaren eskuhartzearen aurrekaria 1979-1980ko "Ormaza zatiketa"n.

      12. Lau etorkizuneko "eszenatoki", lau etorkizun EAJren zatiketarako eta Hego Euskadirako. Frankismoaren ondorengo EAJ eta EAren teoria baterako.

        12.1. Etorkizuneko " eszenatoki"en baliagarritasuna eta mugak.

        12.2. Bi kide desberdinek Hego Euskadiren inguruan dituzten kezka diferenteak: espainiar klase-bloke nagusia eta Kapital Monopolista Internazionalizatua.

        12.3. Ageriko eta ezkutuko funtzioak. Zer dela-eta erabili behar ditugu Robert K. Merton-en erreminta kontzeptual eta teorikoak, espainiar klase-bloke nagusiak eta Kapital Monopolista Internazionalizatuak egindako saiakera -Frankismoaren ondoren PNV eta EAk bete beharreko lanaren inguruan- zentzuz ulertzeko.

        12.4.1980an argitaratutako "euskal arazoa"ren etorkizuneko ikuspuntu bat: Javier Oronozen ikuspuntua.

        12.5. "Euskal arazoa"rentzako "eszenatoki" bat, 1984an argitaratua.

        12.6. EAren porrota: HBri botorik "lapurtu" ez izana. Lortutako garaipen partziala "tapoia" egin izana EAJko botoak HBra joan ez zitezen. Joera-bideak.

        12.7. Lau "eszenatoki" EAJren zatiketarako eta Hego Euskadirako.

      13. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren ekintzak eta erreakzioak EAJren zatiketa gertatzen ari zen bitartean. Eta negoziazioa.

        13.1. Txomin Iturberen adierazpenak Eusko Legebiltzarrerako 1986ko azaroaren 30eko hauteskundeen atarian.

        13.2. Yoldi euskal preso politikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzarako HBko hautagaiaren diskurtsoa 1987ko otsailaren 26an.

        13.3. 1988ko otsailaren 19an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean aurreikusita zegoen Yoldiren diskurtsoa, urtarrilaren 12an ETAren aurka sinatutako Ituna berresteko deitutako batzarraldian.

        13.4. "ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista eta iraultzaileak" 1988ko urtarrilaren 28ko komunikatuan egindako tregoa eskaintza.

        13.5. Eta negoziatu, negoziatuko da.

      OHARRAK

      LORBIDEk itzulia euskarara

      Euskal Herria, Europako nazio-herri zaharrena nagusien orrira